“Gure haur adoptatuen hezkuntzan trebeago izateko baliabideak”
“Hainbat irakurria naiz, baina... nola jokatu behar dut egunero nire seme/alabarekin?” Egungo gizartean, adoptatu duten familiek ikaragarrizko informazio piloa dute eskuragai adopzioaren arloko hainbat gairen inguruan. Informazio hori guztia egunerokotasunera eramatea eta hari ahalik eta etekinik handiena ateratzea, benetako erronka da adopzioan ari diren adituentzat.
Tailer hau proposatzen dugu guraso bakoitzak berea duen teoria eta praktikaren artean zubiak egon behar direla ulertzen dugulako; profesionalen lana delarik zubi horiek eraikitzea eta norberaren errealitatera egokitzea.
Abiapuntu horretatik animatzen zaituztegu parte hartzera, zuen kezkak eta zalantzak gainditzeko lanabesak sortze aldera. Lan eremu bat eskaintzea da gure helburua, non familiek zein profesionalek bere jakinduria partekatuko duten sufritu duen haur bat maitatzen ikasteko.
Eguna: Larunbata, maiatzak 17
Tokia: Txara 1eko Erabilpen Anitzeko Aretoa - Donostia
Iraupena: 10:00etatik 14:00etara
Hizlaria: Elena Rodríguez Borrajo. Alen zentruko psIkologoa, Galizia.
Jardunaldia izanez EZ da ludoteka zerbitzurik egongo.
Hurrengo ekimena maiatzak 17
- Xehetasunak
Iruzkinak
- Iruzkinik ez da aurkitu
Utzi zure iruzkinak
Utzi iruzkina gonbidatua bezala