Zerbitzu honen bitartez, adingabeek ikaste-prozesuan dituzten zailtasunak direla eta, gurasoek dituzten kezkei erantzuna eman nahi zaie. Informazioa (aukerak, baliabideak…) eta orientazioa eskaintzea helburu duen zerbitzua da, ibilbide akademikoan euren seme-alabentzat egokienak izan daitezkeen hezkuntza-aukera hautaketan laguntzeko.
Eginkizun hau bete ahal izateko, zerbitzuaren profesional arduraduna (Arantza Belastegui) elkarteko egoitzara etorriko da urtarrila-ekaina bitartean, hilean behin 2 orduko saioetarako. Tarte horretan, ordua eskatu duten familiekin egongo da.
Utzi zure iruzkinak
Utzi iruzkina gonbidatua bezala