Ume Alaia elkartea Bizkaian jaio zen 1994an eta Gipuzkoan 2001ean, adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi duten guraso batzuen ekimenari esker. Guk edo gure seme-alabek, bide hau ekitean aurki genitzakeen balizko oztopo edo arazoei aurre egiteko asmoz sortu genuen elkartea.
Ume Alaia Gipuzkoa irabazi asmorik gabe osatutako elkartea da, eta bi legetan babestu da hartarako; lehena, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 martxoaren 22ko Lege Organikoa; eta bigarrena, Euskadiko Autonomia Estatutuko 9 eta 10.13 artikuluei jarraiki Euskal Legebiltzarrak onartutako elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 legea. Elkarte hau Elkarteen Erregistroan izena emana dago, AS/G/13691/2008 zenbakiarekin.
Aipatu elkartea elkarteei buruzko legepean jardungo da; bere gobernu organoek erabakitako Estatutuen arabera jardungo du, horiek legearekin bat egiten duten heinean, hots, legeen, estatutuen eta Eusko Jaurlaritzak onar ditzakeen arauzko xedapenen aurka ez doazen heinean.