Mintzaldiak dirauten bitartean LUDOTEKA izeneko zerbitzua martxan izango dugu, egokiagoa iruditzen zaigu haurtzaindegi zerbitzua izatea baino, honek beste zerbitzu mota ematera behartuko zigulako (elikadura, pardela aldaketa…) guk eskaintzerik ez duguna.
Taldeko arduradunek, adinaren arabera ekintza ezberdinak antolatuko dituzte.
Haur batzuk, ekintza hauetan parte hartzeko oso txikiak direla ikusita, gurasoengandik banantzeko ohiturarik ez dute, beraz negarrari ekiten diote bakarkako arreta eskatuz. Arrazoi honengatik zerbitzu hau 3 urtetik gorako haurrei bakarrik eskainiko zaie.
Ludotekak 30eko plaza-kopurua izango du, hauetatik 25 bazkideentzat eta beste 5ak beste familientzat.
Ezin bestekoa izango da hitzaldia baino bi egun lehenago izena ematea. Izena eman ez dutenek ezingo du bertan haurra utzi.
Era honetan beharrei eta aukerei egokitzea dugu helburu.
Utzi zure iruzkinak
Utzi iruzkina gonbidatua bezala