Resilientzi tailerra

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
 

Haurrekin lan siko-hezitzailean esperientzia handia duen profesional talde batek zuzenduko ditu. Astean behin ordu t’erdiko jarduna eta hiru hilabeteko iraupena izango dute. Batez ere talde bizipenak eta esperientziak izango dira, non metodologia desberdinen bidez, haurrek ikastaldi sozio-emozionala egin dezaten da helburua, emozioak ezagutu eta azaltzeko gaitasunak garatu, baita ere norbere buruaren estima, konfiantza eta babesa emendatu, nortasun positiboa eraiki, taldeetan eraginkortasunez lan egin eta taldeko arauak eta elkarbizitza onartzen ikas dezaten.

Teknika eta helburu batzuen arabera, haurrak bere buruaren barne prozesuen jabe izan daitezen (emozioak, pentsamenduak, jarrerak, sentimenduak) eta esperimentazio bidez bere burua kontrolatzen ikas dezaten (norberarekin eta besteekin) lehenetsiko da. Gaitasun hauek jorratzea ezinbestekotzat jotzen dugu, hazterakoan, sasoi horretako erronka eta gertaerei aurre egin eta gertaera horiek zuzendu ahal izateko. Nahiz eta talde lana izan, haur bakoitzari jarraipena egingo zaio eta bere prozesua taldearen baitan landuko da. 10 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua izan arren.

Haurrak aukeratuak izan daitezen eta parte hartu ahal izan dezaten, talde lanerako prestatuak eta une egokienean dauden ala ez zehazteko irizpide jakin batzuk bete beharko dituzte, batez ere esperientzia era positiboan biziko dutela ziurtatzeko. Haurraren eta familiaren egoera ezagutzeko, profesionalak umearekin eta bere familiarekin elkarrizketatuko dira. Ondoren, tailerrean parte hartu ahal izateko egokiak eta aukeratuak izan diren haurren gurasoekin jarriko dira harremanetan.

Parte hartzaile kopurua mugatua da. Izen-ematearen ordena kontutan hartuko da. Ume Alaia Gipuzkoako bazkide izatea ezinbestekoa da.

 

Jarri iruzkina
  • Iruzkinik ez da aurkitu

Dokutekako arauak

1. Mailegu zerbitzua Ume Alaia Gipuzkoako bazkideentzat eta dohanekoa da.

2. Aldiro kategori bakoitzeko 2 ale hartu daitezke gehienez (liburu, ipuin, bideo...).

3. Mailegu zerbitzuan itzulketarako hilebeteko epemuga du. Epea igarota itzuli gabe, mezua bidaliko dugu gogoraraziz eta itzultzeko eskatuz eta 2 hilebetez ez du berriro ezer eramaterik izango.

4. Bazkidea mailegatutako materialaren ardura du; galdu edo hondatuz gero ordezkatu edo ordaindu beharko du.

5. Mailegatutako materiala norberak erabiltzeko da, galarazita dago jendaurrean erreproduzitzea. Mailegua jabetza intelektualaren legediaren aurka ez jokatzea du berekin.

6. Mailegua berriztatu daiteke epe barnean egiten bada eta beste bazkide batek erreserbatu ez badu.

 

 

Web orri honek cookie anonimoak erabiltzen ditu nabigazioaren onerako. Cookie-ei buruz gehiago jakiteko eta erabilpena galerazteko gure pribatutasun politika (erderaz) irakurri.

Acepto la cookies de este sitio
Aceptar